STARTUP-EN AZELERAZIO PROGRAMA

Ideia bat daukazu?

Berriup garatu gabe duzun ideia berritzaile hori merkaturatzeko gunea da. Beste ekintzaileekin, bezero potentzial eta inbertsoreekin harremanetan jartzen bidelagun izango duzularik

Gure helburua startup-ak hazten laguntzea da

Ekintzaileei beren proiektuak arrakastaz merkaturatzeko laguntza ematen diegu. Lean Startup metodologian eta gure esperientzian oinarritzen gara merkatuan proiektuak azkar eta modu eraginkorrean kontrastatzeko eta balioztatzeko.

Merkatura, salmentara, hazkundera, internazionalizaziora, aurrekontu kontrolera eta proiektuaren iraunkortasunera guztiz bideratuak gaude.

0
Mentores de primer nivel
0
Ediciones realizadas
0
Startups aceleradas
0M€
Invertidos

Zergatik parte hartu gure Azelerazio Programan?

logo inversión

50.000€- ko inbertsioa

Azelerazio Programan parte hartzen duten proiektu guztietan 50.000€ inbertitzen ditugu, proiektuaren akzioen %10-aren truke.

Beraz, ekintzaileek 38.000€ garbi dituzte bere proiektuaren akzioen %10-aren truke.

Lehen mailako orientatzaile taldea

Startup bakoitzak, lehen mailako orientatzaile talde bat edukiko du, proiektua hazteko laguntza pertsonalizatua eta jarraia eskainiko duena.

Logo coworking

Coworking gunea

4 hilabeteko programan, startup-ak Zuatzu-n (Donostia) ditugun instalazieotan egoten dira, bere taldeekin askatasunez erabil ditzaketelarik. Wifi-a, telefonoa, fotokopiagailua, 24 ordu, 7 egun astean.

Berriup-encoworking gunean parte hartu nahi duzu?

Logo comunidad

Kontaktu sare zabala

Programako partaideak, Berriup-en kontaktu guztien sare zabala eskura izango dute, beste ekintzaileekin, bezero potentzialekin, edo inbertitzaileekin harremanetan hasteko.

Logo charlas

Ekintzaile arrakastatsuekin hitzaldiak

Hitzaldiak eta networking ekitaldiak etengabe antolatzen ditugu beste ekintzaile batzuekin, partaideek ideia berriak ezagutzeko eta beste proiektuei buruz ikas dezaten.

logo asesoramiento

Internalizaziorako aholkularitza

Programak, startup-ak merkatu berrietara azkarrago eskala dezan prestatua.

ESKAKIZUNAK

Zer Proiektuk egin dezaketen eskabidea?
  • Hazteko ahalmena eta Hazgarriak diren Proiektu Teknologiko Berritzaileek.
  • Nazioartera begira daude Proiektuek.
  • Garapeneko hasierako fasean dauden proiektuek: produktua edo zerbitzua atera berria dutenek edo azelerazio prozesuan aterako dutenek.
  • Proiektuarekin erabateko dedikazioa duten ekintzaileak.

Aurkeztu zure proiektua eta sartu Azelerazio Programan

Aurkeztu zure proiektua

HAUTAKETA PROZESUA

Nola da hautaketa prozesua?

01

Programan parte hartzeko bete beharreko lehenengo pausoa, Deialdia irekita dagoen bitartean, Eskaera Orria betetzea da.

Inprimakia betetzean tentuz ibiltzea gomendatzen dugu, zure proiektuari buruzko informazio iturri bakarra izango baita. Eskaera betetzeko azken momenturararte ez itxarotea gomendatzen dugu.

02

Behin epea amaitzean, elkarrizketa pertsonal bat egingo dugu izena eman duten startup guztietako kideekin, taldearen gaitasuna eta potentziala ezagutzeko.

Inprimakiko informazioa eta taldearekin egindako elkarrizketa aztertu ondoren, Berriup-ek 10 startup inguru aukeratuko ditu.

03

Azken fasea izanik, Aukeratutako Taldeak Donostian egingo den Aukeraketa Batzordean parte hartzera gonbidatuak izango dira, orientatzaileen eta beste gonbidatu batzuen aurrean egingo dutelarik heuren proiektuen aurkezpena

Batzorde horrek egingo du behin betiko hautaketa. Aukeratuak, gure Programan parte hartzera gonbidatuak izango direlarik.

ORIENTATZAILEAK

Lehen mailako 35 orientatzaile baino gehiago zure eskura.

Maiz egiten diren galderak

Programan izena emateko ez da ezinbestekoa. Bai ordea hasierako finantzaketa jasotzeko. Beraz, hautatua izanez gero, komeni da enpresa eratzea programa hasi aurretik.

Debido a la situación actual por el Covid-19, se ha adaptado el formato de la convocatoria.

En una situación normal es necesario asistir presencialmente a todas las sesiones de mentoring, talleres y sesiones de control. Gainerako denboran, norberak erabakiko du bere tokian edo gurekin lan egin nahi duen. Nuestras oficinas están disponibles para los emprendedores 24/7. Gurekin egitea gomendatzen dizuegu, antzeko beste proiektuekin esperientziak partekatu eta alderatu ahal izateko.

BerriUp-en lekua dute hazkunde ahalmen handiko proiektuak dituzten startup berritzaile guztiek. Hautaketa prozesuan, Ekintzailetza Lantaldea (esperientzia, ezagutzak, gaitasunak…) hartuko dugu kontuan batez ere. Ideiari dagokionez, proiektu Bideragarri, Egingarri eta Hazgarriak nahi ditugu.

Aplikazioa bakarrik egin daiteke. Baina zure proiektua Programan parte hartzeko hautatua bada, lantaldera beste pertsonaren bat ekartzea eskatuko dizugu. Behar baduzu, horretan lagundu diezazukegu.

Si, así cómo un pequeño vídeo explicativo sobre el proyecto.

Necesitemos que se tenga algo para poder presentar en el mercado. Un Producto Mínimo Viable (MVP). Proiektuaren araberakoa da hori. Hasierako fasean dagoen proiektu bati laguntza eman diezaiokegu, baita jada merkatuan dagoen baina bultzada bat behar duen beste bati ere.

BerriUp-en jasotako informazio guztia zuhurtasunez kudeatuko da. Edonola ere, gure helburua ekintzaileei laguntzea eta haiek babestea da. Gainera, zure ideia izugarri berritzailea dela uste izanda ere, gure ardura nagusia ideia horrekin batera doan negozio eredua da.

Programaren 4 hilabeteak igaro ondoren, startup-ei laguntzen jarraituko dugu. Berriup-en konpromiso nagusi bat da behar duzuenean finantzaketa lortzen lagunduko dizuegula (behar baduzue). Gogoratu, gainera, partizipazioa dugula startup-ean, eta beraz guri ere interesatzen zaigula Proiektua haz dadin eta arrakasta izan dezan. Horregatik, zuen aurrerabideari buruzko informazioa bidaltzea eskatuko dizuegu, eta ahal dugun alderdietan zuei aholku ematen jarraituko dugu.

Startup-etan inbertitzen dugun dirua ekintzaileei ematen diegunaren (prestakuntza, mentoring, kontaktu sarea, coworking, nazioartekotzea sustatzea…) zati txiki bat baino ez da. Gure inbertsioa baliagarria izan daiteke programa egitean izan ditzakezuen gastu finkoak ordaintzeko eta zuen negozioa baliozkotzeko prozesuan egin behar izan genitzakeen esperimentuetan inbertitzeko.

Egia da proiektu askok inbertsio handiak behar dituztela garatzeko. Egia da proiektu askok inbertsio handiak behar dituztela garatzeko. Baina inbertsio handien abentura horretara jauzi egiteko (inbertitzaileak aurkitzeko gai bazarete), lehenik eta behin Baliozkotu behar da, hau da, egiaztatu behar da zuen proiektuak zentzua duela, zuen produktua/zerbitzua ordaintzeko prest egongo den behar adinako merkatua dagoela. BerriUp-en zuen proiektuaren balioa egiaztatzen lagunduko dizuegu, inbertsio handirik egin behar izanik gabe. Ondoren, behar diren inbertitzaileak bilatzen lagunduko genizueke.

Noski baietz. Proiektuek eboluzionatzen dute eta baliteke orain gure baldintzak betetzea. Dagoeneko baditugu horrelako kasuak egon dira.

Ez. Donostian kokatuta gauden arren, pozik gaude munduko edozein lekutatik proiektuak jasotzeaz. Eskatzen duguna da, Azelerazio Programan zehar, parte hartuko duten ekintzaileak, Euskal Herritik kanpo bizi badira, Donostiara edo bere ingurura mugitzea, antolatutako saioetara etortzeko.

Printzipioz, Programa gaztelaniaz egingo da. Hala ere, partaideren bat atzerritarra bada, saioak ingelerara moldatu daitezke. Hizkuntza ez da oztopo bat izango. Horrelako esperientzia bat izan dugu jada. Beste edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

BERRIUPER-ENTZAKO ABANTAILAK

Berriup komunitateak, gure partner eta kolaboratzaileen abantaila esklusiboetaz gozatzen dute.

Gehiago jakin

Jarri gurekin harremanetan zalantzak argitzeko

berriup@berriup.com