STARTUP-EN AZELERAZIO PROGRAMA
Ideia bat daukazu?
Berriup garatu gabe duzun ideia berritzaile hori merkaturatzeko gunea da. Beste ekintzaileekin, bezero potentzial eta inbertsoreekin harremanetan jartzen bidelagun izango duzularik
Gure helburua startup-ak hazten laguntzea da
Ekintzaileei beren proiektuak arrakastaz merkaturatzeko laguntza ematen diegu. Lean Startup metodologian eta gure esperientzian oinarritzen gara merkatuan proiektuak azkar eta modu eraginkorrean kontrastatzeko eta balioztatzeko.
Merkatura, salmentara, hazkundera, internazionalizaziora, aurrekontu kontrolera eta proiektuaren iraunkortasunera guztiz bideratuak gaude.
Zergatik parte hartu gure Azelerazio Programan?
50.000€- ko inbertsioa
Azelerazio Programan parte hartzen duten proiektu guztietan 50.000€ inbertitzen ditugu, proiektuaren akzioen %10-aren truke.
Beraz, ekintzaileek 38.000€ garbi dituzte bere proiektuaren akzioen %10-aren truke.
Lehen mailako orientatzaile taldea
Startup bakoitzak, lehen mailako orientatzaile talde bat edukiko du, proiektua hazteko laguntza pertsonalizatua eta jarraia eskainiko duena.
Coworking gunea
4 hilabeteko programan, startup-ak Zuatzu-n (Donostia) ditugun instalazieotan egoten dira, bere taldeekin askatasunez erabil ditzaketelarik. Wifi-a, telefonoa, fotokopiagailua, 24 ordu, 7 egun astean.
Berriup-encoworking gunean parte hartu nahi duzu?
Kontaktu sare zabala
Programako partaideak, Berriup-en kontaktu guztien sare zabala eskura izango dute, beste ekintzaileekin, bezero potentzialekin, edo inbertitzaileekin harremanetan hasteko.
Ekintzaile arrakastatsuekin hitzaldiak
Hitzaldiak eta networking ekitaldiak etengabe antolatzen ditugu beste ekintzaile batzuekin, partaideek ideia berriak ezagutzeko eta beste proiektuei buruz ikas dezaten.
Internalizaziorako aholkularitza
Programak, startup-ak merkatu berrietara azkarrago eskala dezan prestatua.
ESKAKIZUNAK
- Hazteko ahalmena eta Hazgarriak diren Proiektu Teknologiko Berritzaileek.
- Nazioartera begira daude Proiektuek.
- Garapeneko hasierako fasean dauden proiektuek: produktua edo zerbitzua atera berria dutenek edo azelerazio prozesuan aterako dutenek.
- Proiektuarekin erabateko dedikazioa duten ekintzaileak.
HAUTAKETA PROZESUA
01
Programan parte hartzeko bete beharreko lehenengo pausoa, Deialdia irekita dagoen bitartean, Eskaera Orria betetzea da.
Inprimakia betetzean tentuz ibiltzea gomendatzen dugu, zure proiektuari buruzko informazio iturri bakarra izango baita. Eskaera betetzeko azken momenturararte ez itxarotea gomendatzen dugu.
02
Behin epea amaitzean, elkarrizketa pertsonal bat egingo dugu izena eman duten startup guztietako kideekin, taldearen gaitasuna eta potentziala ezagutzeko.
Inprimakiko informazioa eta taldearekin egindako elkarrizketa aztertu ondoren, Berriup-ek 10 startup inguru aukeratuko ditu.
03
Azken fasea izanik, Aukeratutako Taldeak Donostian egingo den Aukeraketa Batzordean parte hartzera gonbidatuak izango dira, orientatzaileen eta beste gonbidatu batzuen aurrean egingo dutelarik heuren proiektuen aurkezpena
Batzorde horrek egingo du behin betiko hautaketa. Aukeratuak, gure Programan parte hartzera gonbidatuak izango direlarik.
ORIENTATZAILEAK
Lehen mailako 35 orientatzaile baino gehiago zure eskura.
Maiz egiten diren galderak
Jarri gurekin harremanetan zalantzak argitzeko
berriup@berriup.com